Albistea
Bermeoko Udalak Artza frontoiko eraikinean dagoen tabernaren erabilera suspertu gura du; horretarako, jabari eta erabilera publikoko administrazio-emakida emateko deialdia zabaldu da, taberna egokitu, ustiatu eta mantentzeko.
Emakida hau lehiaketa bidez esleituko da, eta urteko gutxieneko lizitazio-kanona 12.339,24 eurokoa izango da. Beste batzuetan ez bezala, kasu honetan, lokalean eraberritze lanak egitea beharrezkoa izango da; proiektua dagoeneko diseinatuta dago.
Emakida 20 urterako izango da, administrazio agirian formalizatzen den egunetik zenbatzen hasita. Interesdunek irailaren 13ra arteko epea izango dute eskabideak egiteko; Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean egin daitezke eskabideak.
Informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean aurkitu daiteke: https://labur.eus/zDNHV
010 (94 617 91 00)