Albisteak

Albistea

Behargintzak urrian enplegu tailerrak eskainiko ditu lana bilatzeko prozesuan aholkularitza eskaintzeko

 

Bermeoaldeko Behargintzak urrian ere enplegu tailerrak antolatu ditu langabetuei, lana bilatzerako prozesuan, laguntza eta aholkularitza eskaintzeko helburuarekin. Tailerrak  hiru egunetan izango dira, urriaren 6an, 20an eta 27an,  hain zuzen ere, Bermeoko Behargintzan  (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua) 10:00etatik 13:00etara. 

Urriaren 6an, ostegunean,  prestakuntza eskaintza landuko da. Saio honetan, besteak beste, honako gaiak jorratuko dira: prestakuntza arautua eta ez arautua, egiaztagiri profesionalak, prestakuntza praktikadunak eta diru-laguntzak. 

Urriaren 20an, ostegunean, elkarrizketa ereduak gaitasunaren arabera ikusiko dira. Behargintzak gogoratu duenez, elkarrizketa, enplegua lortzeko prozesuetako gakoetariko bat da. Horrela, saio honetako parte hartzaileek hautatu nahi den lanbide profilaren araberako elkarrizketa motak ezagutuko dituzte. Urriaren 27an, ostegunean, berdintasuna eta enplegua landuko dira. 

Behargintzak gogoratu duenez, gaur egungo krisiaren ondorioz, egoera ezberdinak bizi dituzten langabetuak daude eta, horregatik, “askok zailtasunak dituzte lana bilatzeko momentuan eta laguntza behar dute”. Hori dela eta, Behargintzak enplegu tailer hauek antolatu ditu lan bilketa aktiboan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta. Bertan laneratze gaitasunak eta teknikak landuko dituzte. 

Interesa duten pertsona guztiak Behargintzako bulegoetara joan behar dira edo bere telefonora deitu behar dute( telef: 94 6179190/ behargintza@bermeo.eus).

 

 

 

03 / 10 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0