Albistea
Bermibusek wifi zerbitzua martxan du; hortaz, Bermibuseko erabiltzaileek internet-en nabigatzeko aukera dute. Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, adierazi duenez, Bermeoko Udalak Túñez Sánchez S.L enpresarekin kontratu berria sinatu zuenean, Bermibusen hainbat hobekuntza egiteko konpromisoa hartu zuen, zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera. Horietariko bat, aipatutako wifi zerbitzua martxan jartzea izan zen.
Horrez gain, hobekuntza horien artean, Bermibusek, astero, autobusaren garbiketa sakona egiten du, ozono bidezko garbiketa gehigarriaren bidez, bakteriak, birus eta bestelakoak kentzeko eta usain txarrak ezabatzeko. Ildo berean, segurtasuna bermatzeko, gurpilen presioa monitorizatzeko balbula adierazleak jarri zituen, arazorik balego istripuak saihesteko.
Ibarrolazaren esanetan, hobekuntza horiek guztiek Bermibusek “kalitatezko zerbitzu hobeagoa eskaintzea ahalbideratzen dute, eta hori oso garrantzitsua da; izan ere, herritar askok erabiltzen duten zerbitzua da”.
Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak gogoratu duenez, Bermibus-ek astelehenetik barikura goizez 7:45etik 14:15era eta arratsaldez: 16:45etik 19:15era eskaintzen du zerbitzua; zapatuetan, berriz, goizez 8:45etik 13:15era. Bidaiak ordu erdiro dira eta Lameratik laurdenetan eta laurden gitxiagotan irteten du.
Hona hemen Bermibusen ibilbidea eta geltokiak:
Ibilbidea | Geltokiak |
Lamera (urteera). | Lamerako autobus geltokia |
Txibitxiaga | Txibitxiaga kalea 24 |
Askatasun bidea. | Erribera enparantza
|
San Andreseko geltokia | |
Erreñezubi kalea.
| Nardiz Tar Gonzalo enparantza |
Ondarraburu kalea. | |
Adubidxe kalea | Adubidxe kalea (jolasen ondoan) |
Mikel deuna bidea | Mikel deuna bidea 3 |
Artieda tar Iñigo kalea. |
|
Zubiaur tar Kepa kalea. | Azokako autobus geltokia
|
Zubiaur tar Kepa 50 | |
Ibarreta kalea |
|
Martin Deuna / Bizkaiko Jaurerria | Bizkaiko Jaurerria 39 |
Bizkaiko Jaurerria kalea. | Bizkaiko Jaurerria 1 |
Arresi kalea | San Juan Portale |
Tonpoi bidea
| Talako geltokia |
Talako Andra Mari Auzoa | |
Benito Barrueta | Haur eskolako geltokia |
Matxitxako bidea | Hilerriko geltokia
|
Aritzatxuko geltokia | |
Atalde kalea | Kiroldegiko geltokia
|
Atalde kalea 19 | |
Aritzatxu bidea |
|
Zubiaur tar kepa kalea. | Azokako autobus geltokia (aurrean)
|
010 (94 617 91 00)