Albistea
Bermeoko Kankinkabara txistu taldeak Itsasotik Itxosora kontzertu berezia eskainiko du Bermeoko Arrantzale museoan, maiatzaren 12an, zapatuan, 20:00etan. Sarrerak dohainik izango dira, baina mugatuak, edukiera bete arte, hain zuzen ere.
Hainbat urtetan txistu alardea egin ostean, oraindik aurrera, bi urterik behin egingo dituzte alardeak, eta, tarteko urtean, formatu bereziko kontzertuak eskainiko dira; horietako lehenengoa izango da Itsasotik Itxosora kontzertua.
Kontzertu berezi honetan txistu taldeak hainbat laguntzaile izango ditu, Iñaki Lagos biolinista, Alberto Casina argazkilaria eta Alkartasuna dantza taldeko dantzariak, hain zuzen ere.
Itsasoarekin lotutako kantuekin osatuko dute errepertorioa, hala nola, Andreen agurra, Arrantzaleen banakua, Kresaletan obrako 4 atal, Tostartekuen sagar dantza, Madalenak zortzikoa, Regateoko jota eta Eskoziako arin-arin doinua.
Sorpresak ere egongo direla aurreratu dute taldekideek eta herritarrak kontzertu honetara gonbidatu dituzte, musikarekin zuzenean ondo pasatzeko aukera eskainiko duelako.
010 (94 617 91 00)