Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 35 hilobi eta panteoi bat eraikitzeko lursailen emakida esleituko du, enkante bidez

 

Bermeoko Udalak, enkante bidez, Mendiluz udal hilerriko 35 hilobi eta panteoi bat eraikitzeko lursailen emakida esleituko du. Emakidaren iraupena 75 urtekoa izango da. 

Enkantearen irteera prezioak honakoak izango dira: hilobia eraikitzeko lursail bakoitzarena 6.500 euro eta panteoia eraikitzeko lurrarena 60.000 euro. 

Baldintza agiriak Berhaz bulegoan(Ertzilla kalea, 6-8) eta webgunean (www.bermeo.eus) ekimenak atalean ikusi ahal dira. Eskaintzak Berhaz bulegoan aurkez daitezke ekainaren 12ra arte. Eskaintzak ekainaren 19an, 12:00etan, Kultur etxeko Gaztelekuan egingo de ekitaldi publikoan zabalduko dira. 

16 / 05 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0