Albisteak

Albistea

Aisialdiko begiralea izateko ikastaro trinkoa antolatu du GIZek eta izen-ematea zabalik dago plaza kopurua bete artean

-Ikastaroa ikasturte bakarrean gauzatuko da, urriaren 16tik 2022ko apirilaren 10era arte, 12 asteburutan banatuta

-Izen-ematea urriaren 7ra arte edo eskainitako plaza kopurua bete artean egongo da zabalik

Bermeon, 2021eko ekainaren 04an.- Datorren ikasturtera begira, aisialdiko begirale ikastaro trinkoa antolatu du Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ), Gaztetxo Eskolarekin batera. Ikastaroa ikasturte bakarrean gauzatuko da, urriaren 16tik 2022ko apirilaren 10era arte, 12 asteburutan banatuta. Izen-ematea urriaren 7ra arte edo eskainitako plaza kopurua (20) bete artean egongo da zabalik.

Ikastaroaren saioak ostiral arratsaldeetan eta larunbatetan burutuko dira, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Kasu bietan, derrigorrezkoa izango da 12 saioak egitea. Halaber, Ikastaroaren atal teorikoak 150 orduko iraupena izango du eta atal hori amaitu ostean, ikasleek memoria teorikoa entregatu beharko dute.

 Ondoren, ikasleek 160 orduko praktikak egin beharko dituzte, beti ere Gaztetxo Eskolak jarritako epearen barruan edo Eusko Jaurlaritzak titulazio ofiziala lortzeko ezarritako epearen barruan. Dena den, heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak erraztuko du. Begirale praktikak amaitu eta gero, praktiken memoria garatu beharko da.

Eusko Jaurlaritzak homologatutako 'Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea' titulua lortzeko, beraz, ikasturtearen saioetan parte hartzeaz gain, aipatutako memoria biak entregatu eta praktikak garatu beharko dituzte ikasleek. Ikastaroan 20 lagunek esku hartu ahal izango dute eta izena-ematerako orduan eta taldea osatzeko unean 35 urtera arteko gazte bermeotarrek izango dute lehentasuna.

04 / 06 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0