Albistea
Bermeoko Udalak bat egin du Gure Esku Dago lantaldeak urtarrilaren 15ean, domekan, 12:00etan, Nestor Basterretxea aretoan egingo duen mahai inguruarekin. Bertan, herri galdeketa eguna aurkeztuko da, hurrengo ekitaldien berri emango da eta sinadurak batuko dira. Hizlariak Iñaki Zarraoa eta Karmelo Landa izango dira.
Agerraldia Ana Tere Bengoetxeak aurkeztuko du, eta Juan Karlos Latxaga izango da moderatzailea. Bermeoko Udalak herritar guztiei gonbidatu die agerraldian parte hartzera eta sinadura ematera, ekimen hori laguntzeko eta babesa agertzeko.
010 (94 617 91 00)