Albistea
Erlaxatu nahi duten pertsona guztiek meditazio saioan parte hartzeko aukera izango dute martxoaren 18an, zapatuan, Araneko kiroldegian, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako Hileko Kirol ekimenaren barne.
Ikastaro hori 10:00etatik 12:00etara izango da, eta parte hartzeko izena eman behar da Araneko kiroldegian. Abonatuentzat euro bat izango da eta bi euro ez direnentzat. Ikastaro horretan meditazioa lantzeko teknikak landuko dira.
Bermeoko Udalaren kirol patronatuak azaldu duenez, kontzientzia egoera berezi batera zein erlaxaziora eramango gaitun kontzentrazio, abstrakzio eta sentitze teknika mentala da meditazioa. “Gure barruko energia indartzeko eta errukia, maitasuna, egonarria, eskuzabaltasuna eta barkamena garatzeko gugan” , gaineratu du.
Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, Hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirola praktikatzeko, besteak beste”, gaineratu du.
010 (94 617 91 00)