Albisteak

Albistea

Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin elkarlanean, Bermeon ustez edukiontziak erre duen pertsona atxilotu du

Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin elkarlanean, atzo arratsaldean 21 urteko mutil bat atxilotu zuen, ustez edukiontzi bi erretzeagatik. Horren ondorioz, edukiontziak kiskalita gelditu ziren eta kalteak sortu ziren hiru ibilgailuetan, fatxada batean eta obra aldamio batzuetan. Gertaera horiek joan de maiatzaren 8an izan ziren Bermeon. Atxilotutako pertsona joan den apirilaren 28tik gertatutako antzeko beste lau gertakariengatik ere ikertzen ari dira.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak euren operatiboak indartu dituzte ikerketa hau egiteko; izan ere, Bermeoko herrian alarma egoera egon da joan den apiriletik edukiontziak nahita erretzearen egoera zela eta.

Lehenengo ikerketei esker, maiatzaren 8ko goizaldean gertatutako gertakaria argitzea lortu da. Horretan gizon batek ehun metrotako distantzian zeuden bi edukiontziei sua eman zien. Horren ondorioz, inguruan aparkatuta zeunden hiru ibilgailu kaltetu ziren eta baita ere fatxada eta aldamio bat, sua eta beroaren eraginez.

Momentu honetan ikertzen ari dira beharrezkoak diren frogak eransteko apirilak 28 eta maiatzak 19 artean gertatutako beste lau suteetan bere parte hartzea frogatzeko; izan ere, horietariko hiru kasuetan ikusle moduan kokatzen zaio suteen inguruan.

 

29 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0