Albisteak

Albistea

'Emakumeen autodefentsa' ikastaroa zapatuan, martxoaren 9an, Bermeoko Araneko kiroldegian

 

 


Bermeoko Udal Kirol Patronatuak ‘emakumeen autodefentsa’ ikastaroa antolatu du, martxoaren 9an, zapatuan, goizeko 11:00etan, Araneko kiroldegian, Hileko Kirol ekimenaren barne.
 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, oinarrizko autodefentsa ikastaro hori “baliabide garrantzitsua da emakumeen ahalduntzea lortzeko egin beharreko bidea errazteko”. 

“Ikastaro horrekin indarkeriaren aurrean emakumeen burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi dugu”, gaineratu du. Ildo horretan, jakinarazi duenez,  ikastaroko partaideen iritzia jasoko da eta, “egokia ikusten bada, autodefentsa tailer sakonagoa eskaintzeko aukera aztertuko da”.                                                                               

Saio hau abonatuentzat euro bat izango da eta bi euro ez abonatuentzat eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Araneko kiroldegian. Bermeoko Udal Kirol Patronatuak ‘autodefentsa’ saio honetan parte hartzera animatu ditu emakumeak. 

06 / 03 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0