Albisteak

Albistea

Zabalik da Busturialdeko XI. Enpresa ideia lehiaketan parte hartzeko epea

-Lehiaketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 8ra arte (14:00ak arte) aurkeztu ahal izango dituzte beraien proposamenak.

-Izena emateko fitxa, sustatzaileen datuak jaso behar dituen dokumentua eta bete beharreko baldintza guztiak biltzen dituzten oinarriak Gaztedi Busturialdearen webgunean daude eskuragai: www.gaztedibusturialdea.eus

-Guztira 4 sari emango dira eta kategoria guztien artean 7.000 euro banatuko dira. Sari ekonomikoaz gain, lehenengo bi irabazleek urtebeterako doako aholkularitza zerbitzua jasoko dute.

Aurreko hamar edizioetan lortutako arrakasten ondoren, Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Urremendi Landa Garapen Elkartearen gazteria zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Busturialdeko XI. Enpresa Ideia Lehiaketa antolatu dute, “Lana bilatzea, Lana da” eskualdeko gazteei laguntzeko programaren barruan.

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketaren helburuak dira, besteak beste, kultura ekintzailea sustatzea, enplegua eta aberastasuna sortzea Busturialdean, eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzea eta enpresa-proiektu onenak saritzea.

Lehiaketa honetan parte har dezakete negozio ideia bat eta jarduteko gaitasun osoa dituzten 18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek, betiere, enpresa-ideia Busturialdean kokatzen bada. Zerbitzu edo produktu bat sortzeko ideiak edota 2024. urtean sortutako negozioak/enpresak izan daitezke, baina derrigorrez, Busturialdean kokatu beharko dira.

Guztira lau sari emango dira. Enpresa-proiekturik onenak 3.000 euroko saria jasoko du, eta bigarren sariak, berriz, 2.000 eurokoa. Lehen sektorearekin lotutako ideiarik onenaren hirugarren sari berezi bat egongo da, 1.000 eurokoa.

Hiru sari horietatik aparte, aurten laugarren sari bat ere emango da, 1.000 eurokoa baita, gizarte berrikuntzara bideratutako eta gizarteari modu positiboan eragiteko gaitasun handiena duen enpresa-ideiarik onenarentzat, betiere aurreko sarietako baten bat jaso ez badu.

Gainera, Torrealday Aholkularitzak doan emango dio irabazleari urtebeteko iraupena izango duen aholkularitza-zerbitzua (fiskala, lanekoa eta kontabilitatekoa), eta bigarrenari sei hilabetekoa.

Proiektuak edo proposamenak aurkezteko azken eguna 2024ko azaroaren 8a izango da, 14:00ak arte. Horretarako, izena emateko fitxa, sustatzailearen datuak jaso behar dituen dokumentua eta bete beharreko baldintza guztiak jasotzen dituzten oinarriak www.gaztedibusturialdea.eus webgunean daude eskuragarri.

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 28an egingo da Sukarrieta BBK Kliman arratsaldeko 19:00etan. Informazio gehiagorako edo beharrezko eskabideak jasotzeko, interesdunek hurrengo kontaktu bideak dituzte:

-Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzua (GIZ)

Gizarte eta Kultura Etxea - Irakaskintza 14-16 - 48370 BERMEO

giz@bermeo.eus – Tel.: 94 617 91 58 – www.gizbermeo.blogspot.com

-Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzua – URREMENDI LGE

Domingo Alegria enparantza z.g. (Gernikako plaza, bulegoak) - 48330 GERNIKA-LUMO - gazteria@urremendi.org - Tel.: 94 625 76 09

-Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa

Foruen plaza 2 - 48300 GERNIKA-LUMO

gazteria@gernika-lumo.net - Tel.: 94 627 02 15

01 / 10 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0