Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak hasierako onarpena eman dio lehentasunak, zeremonia eta protokoloa arautzen dituen udal ordenantza aldatzeari

Bermeoko Udalak lehentasunak, zeremonia eta protokoloa arautzen dituen udal ordenantza aldatzeko prozedura hasi du, hasierako onarpena emanik atzoko osoko bilkuran. Erabakia gehiengo osoz hartu da, EH Bilduren eta Guzanen aldeko botoekin; EAJk aurka bozkatu du.

Bermeoko Udalaren ustez, orain arteko lehentasunak, zeremonia eta protokoloa arautzen dituen udal ordenantzak ez zuen herritar guztien sentsibilitateak kontuan hartzen, horregatik, udal ordenantzaren zehaztapen batzuk aldatzeko premia ikusi da. Hala, udal ordenantza aldatzearen helburu nagusia da udalerrian protokolizatuta dauden jaiak “ahalik eta inklusiboenak izatea”.

Ordenantza aldaketa honekin, batez ere, instituzioaren akonfesionalitatea bermatu gura dela esan du kultura zinegotzi Endika Etxebarria Telleriak. Tradizioak mantentzearen beharra aipatu du, baina gaurkotuta: “Herrian sentsibilitate erlijioso eta ez-erlijioso ugari daude, eta udal protokoloa horietara guztietara egokitu behar dela uste dugu”. Terminologia ere aldatu da kasu batzuetan, esaterako, elizateak berba aldatu da udalerriagatik.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondoren, entzunaldi epea zabalduko da.

26 / 04 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0