Albistea
Bermeon Gabonetako Azoka berezia egingo da abenduaren 14an eta 15ean, barikuan eta zapatuan, udal azokan. Bertan, gabon giroan, baserri eta itsasoko bertoko sasoiko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Horrez gain, eskaintza berezia izango da, izan ere, artisauen azoka berezia, Gabonetako postreak, musika, umeen tailerrak eta taloa eta txorizoa jateko aukera egongo da.
Horrela, abenduaren 14an, barikuan, Bermeoko plazak azoka berezia hartuko du 10:00etatik 15:00etara eta 17:30etik 20:00etara. Goizean, 11:30etik 15:00etara, Lanbide Hastapeneko sukaldaritza ikasleek egindako pastel eta tarta gozoak erosteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Plazako postuak irekita egongo dira betiko ordutegian kalitatezko produktuak eskaintzen eta Bermeo eta inguruko artisauak izango dira azoka berezian goizean zein arratsaldean.
Artisau azoka
Artisau azokari dagokionez, honako artisau eta dendarien produktuak eskainiko ditu: Abemarie, Bitxiak Jasone, Gabrek, Irantzu Barturen, Kala Art Estudio, Kekelis, Loop Astrid, My home & yours, T-kimua, Tarratadie eta Uhaina Surf & Art. Beraz, era ezberdinetako produktuak eskainiko dira (bitxiak, erropak, poltsak, teak, txokolateak, bordatuak…) eta bertaratutakoek eskaintza zabalarekin gozatzeko aukera izango dute.
Abenduaren 15ean, zapatuan, Gabonetako azoka berezia izango dugu ere bai 9:00etatik 15:00etara. Bertan, gabon giroan, plazako postuen kalitatezko produktuak eta eskualdeko baserritarren eta itsasoko bertoko sasoiko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek: arrain freskoa, arrain kontserbak, barazkiak, frutak, haragia, gazta, arrautzak, esnekiak, sagardoa, txakolina, lorak, ogia, patea, gozoak… Horrez gain, taloa, txakolina eta sagardoa dastatzeko aukera izango dugu udal azokan.
Era berean, argi eta gabon apaingarriez gain, musikak gabon giroa sortuko du azokan; izan ere, 11:00etan musika eskolako haize taldea, koroa eta Erroxape abesbatza izango ditugu Bermeoko plazan eta umeek Cake pop sukalde tailerrean cake pop egiten ikasten ondo pasatzeko aukera izango dute. Gainera, zapatuan ere artisau azoka izango dugu Bermeoko plazan.
Hortaz, Irune Ormaetxeak, Bermeoko Garapen zinegotziak, pertsona guztiak gonbidatu ditu abenduaren 14an eta 15ean, barikuan eta zapatuan, Bertoko Produktuen Gabonetako Azoka hauetara etortzera; “balio erantsia duten gure produktuak eskuratzeko aukera paregabea izango dugulako, eta aldi berean Gabonetako giro politarekin disfrutatu ahal izango dugulako”.
Bestalde, abenduaren 24an, Bermeoko udal azokak bisita berezia izango du; izan ere, Olentzero eta Mari Domingi maiteak menditik jaitsiko dira eta 11:30ean udal azokara helduko dira. Bertan, 14:30ak arte egongo dira, ume zein nagusien azken gutunak batzen eta argazkiak ateratzen, azokako zuhaitzaren alboan. Gainera, udal azokako postuak ere irekita egongo dira betiko ordutegian. Ez galdu!
010 (94 617 91 00)