Albisteak

Albistea

‘Bermeo eta Ondarroa, hizkuntzaren garapenean eragiten duten faktoreak’ ikerketa aurkeztuko da Bermeoko kultur etxean urriaren 5ean, ostegunean

 

‘Bermeo eta Ondarroa, hizkuntzaren garapenean eragiten duten faktoreak’ ikerketa aurkeztuko da Bermeoko kultur etxeko Gaztelekuan, urriaren 5ean, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldian honako hauek egongo dira: Eneritz Albizu eta Goizane Arana, UEMAko teknikariak eta ikerketaren egileak; Josu Labak UEMAko lehendakaria; Bermeoko alkatea, Idurre Bideguren, Bermeoko euskara arduradunak eta Ondarroako udal ordezkariak.  

Udalerri euskaldunetan euskararen gaitasunak eta erabilera sozialak azken urteotan izan duten bilakaera aztertzea beharrezkoa da, batez ere, bilakaera horretan beheranzko joera duten herrietan. Kale neurketek eta azterlan soziolinguistikoek erakusten digute joera hori duten udalerrietako bat Bermeo dela. Hori dela eta, Bermeoko Udalak hala eskatuta, horren atzean egon daitezkeen arrazoiak edo faktoreak aztertu ditu UEMAk, aurrera begirako lan ildoak zehazteko.  

Azterlanean kontuan hartu dira Bizkaiko kostaldeko herri bitan euskarak duen bilakaera, eta horretarako Bermeoko eta Ondarroako egoerak aztertu dira. Azterketa hau egiteko metodologia parte-hartzailea erabili da; hortaz, herri bietako herritar askok parte hartu dute eztabaida taldeetan, elkarrizketetan eta galdetegiak eginez.  Azterketaren nondik norakoak, galderak eta erantzunak, datorren ostegunean aurkeztuko ditugu, Bermeon.

Bermeoko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu hitzaldi honetara eguenean, urriaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, azterlanaren xehetasunak ezagutzeko.

 

29 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0