Albistea
-Kanpaina honen helburua da oinezkoek lehentasuna duten guneak bereziki kontrolatzea
Bermeon, 2022ko apirilaren 25ean.- Bermeoko Udaltzaingoak oinezkoen segurtasunaren gaineko kanpaina berria martxan jarri du. Gaurtik maiatzaren 1era bitartean hainbat arau hausteren gaineko kontrola indartuko du. Helburua da oinezkoak inplikatuta dauden istripu kopurua murriztea. Horretarako, herriko hainbat puntutan kontrol bereziak egingo dira.
Besteak beste, semaforoak eta zebra-bideak errespetatzen direla begiratuko da. Bai gidarien eta baita oinezkoen aldetik ere. Gainera, gidatzerakoan telefono mugikorra, GPS-a edo arreta galtzeko arriskua sortu dezaketen gainerako elementuak erabiltzen ez direla arreta bereziz begiratuko da.
010 (94 617 91 00)