Albisteak

Albistea

'Herriko Lagunak' taldeko txistulari ohiei deia Jose Antonio Egiaren omenezko kontzertuan parte hartzeko

 

1917ko martxoaren 14an jaio zen Jose Antonio Egia musikaria. Horrela, bere izena duen udalaren musika eskolak musikariaren 100. urteurrena ospatuko du. Hori dela eta, martxorako kontzertu bat prestatzen ari da, eta horretan parte hartzeko deia egin die Egia maisuarekin ibilitako ‘Herriko Lagunak’ taldeko txistulari ohiei.

Zehazki,  Kankinkabara Txistu taldearekin batera, “Elizondo” kalejira eta Egiaren “Erroxape” kalejira jotzeko gonbitea egiten die udal musika eskolak ‘Herriko Lagunak’ taldeko txistulari ohiei. Entseguak otsailean izango dira

Jose Antonio Egia udal musika eskolak ‘Herriko Lagunak’ taldeko txistulari ohiei animatu die Egiaren omenezko kontzertu horretan parte hartzera, izan ere, “Egia musikaria gogoratzeko eta omentzeko aukera polita izango dute, eta, aldi berean, musikarekin gozatu ahal izango dute”, nabarmendu du.

Informazio gehiago nahi duten pertsonek Bermeoko udalaren musika-eskolan jaso ahal izango dute ( 94 617 9156, musikaeskola@bermeo.eus).

26 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0