Albistea
Bermeoko Udala 60 sastarrontzi barri jartzen ari da herrian zehar “Bermeo Danon Artean Garbi Garbi” kanpainaren barne. Benito Ibarrolazak, Zerbitzu Saileko zinegotziak, azaldu duenez, sastarrontziak honako tokietan jartzen ari dira: Atalden, Bide Gorrian, Askatasun Bidean, Erreñe Zubin, Gonzalo Nardiz enparantzan, eta Pergola inguruan.
Ibarrolazak azaldu duenez, sastarrontzi hauekin beste pausotxo bat eman nahi da “Bermeo Danon Artean Garbi Garbi” kanpainaren barne “herri garbiagoa lortzeko helburuarekin”. Gogoratu duenez, kanpaina hau herriko elkarte ezberdinen laguntzarekin jarri zuen martxan Udalak, “herritarren inplikazioa bilatuz herria txukun-txukun mantentzeko helburuarekin”.
“Horrela, sastarrontzi hauek herria garbiago mantentzen lagunduko digutela uste dugu, izan ere, baliabide bat dira hori lortzeko eta seguru gaude herritarrek erabiliko dituztela guztion artean gure herria zaintzeko”, esan du.
010 (94 617 91 00)