Albisteak

Albistea

'7 senideko' antzezlana barikuan, martxoaren 15ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Axut kolektiboaren eskutik, ‘7 senideko’ antzezlana taularatuko da barikuan, martxoaren 15ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, iluntzeko 20:00etan. Ander Lipusek zuzendutako lan honetako aktoreak Ximun Fuchs eta Manex Fuchs dira. 

‘7 senideko’ antzezlanean senidetasunaren gaia lantzen da. Senidetasuna behin betiko lotura bat da. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina zelan aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba kendu digutenean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, zelan jarraitzen du gurea dugun gu horrek bizirik?. Bi aktore, bi anaia eta zazpi istorio antzerkira ekarriak. 

Antzezlana euskaraz izango da. Sarrerak 6 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean. Langabe, ezindu eta adineko eta gazte txarteldunek %25eko deskontua izango dute leihatilan.

 

11 / 03 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0