Albisteak

Albistea

Ortube itsasontzia karrora igo da bere egoeraren balorazioa egiteko

 

Ortube itsasontzia karrora igo da bere egoeraren balorazioa egiteko. Horrela lehenengo itsasontziaren kaskoa garbituko da, teknikoek bere balorazioa egin ahal izateko. Ondoren, itsas-ingeniariek itsasontziaren kanpoko eta barruko egoera zein den ezagutzeko balorazioa egingo dute.

Itsas-ingeniarien balorazioa jaso ondoren, txosten hau Bermeoko Udalean aztertuko da. Era berean, balorazio hau itsas ondarea berreskuratzea eta zaintzea helburu duen taldearekin aztertuko da. 

Momentu honetan, Eusko Jaurlaritza ‘euskal itsas ondarea’ osatzen duten elementu guztien inbentarioa egiten ari da eta Bermeoko Ortube itsasontzia horretan egongo dela komunikatu dio Bermeoko Udalari. Horrela, babestu beharreko itsas ondarea izango da Ortube. 

Izan ere, Ortube 70. hamarkadaren bukaeran eraiki zen Bermeoko J.Muruaga Ontziolan. Bermeoko Construcciones Echevarríak muntaia eta motorra egin zituen. Ortube batez ere Atlantikoan arrantzatzeko diseinatu eta egin zen. Euskal Herrian egindako egurrezko ontzirik handiena da. 

Ortube, Bermeoko ondare industrialaren zati bat da, Bermeoko arrantza historia oparoaren testigantza, hain zuzen be. Bermeo urte askotan izan da Euskal Herriko arrantza porturik garrantzitsuena. Baxurako arrantza flota handiena Bermeon zegoen eta ontzi ederrenak eta handienak zituen. Garai bateko ikurra da Ortube, zurezkoa, handia eta biberoekin.

 

26 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0