Albistea
Euskal abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina martxan jarriko du apirilean Bermeoko Udalak, UEMAren laguntzarekin, munduan euskaldunek presentzia izateko.
Bermeon oso zabalduta dauden abizen asko idatzi daitezke euskaraz: Atxikallende, Allika, Argiarro, Etxebarria, Bulukua, Markaida, Erauzkin, Gabantxo… kanpaina hori, bere euskal abizena gaztelaniazko grafiaz idatzita duenari zuzenduta dago, eman behar dituen pausuak argitu eta epaitegian aldaketa eskatzeko. Horretarako, UEMA-k prestaturiko informazio-orria eta kartelak banatuko dira hainbat udal zerbitzutan, ikastetxeetan, euskaltegietan eta hizkuntza eskolan.
Informazio-orrietan jasotzen dira aldaketa egiteko eman beharreko hiru pausuak:
1- Erregistro zibilean edo bake epaitegian aldaketa eskatu.
2- Eskaera orria bete.
3- Agiri hauek eraman:
· nortasun agiriaren fotokopia (adinez nagusia ez denak gurasoena eraman behar du)
· hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (epaitegian eskatzen da)
· errolda agiria (Udaletxean eskatzen da eta, adinez nagusia ez bada, gurasoena beharko du)
· familia liburuaren fotokopia (familia edo seme-alabak baditu); eta seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia, 16 urtetik gorakoak badira.
Abizena euskaraz nola idatzi behar den kontsultatzeko: www.euskaltzaindia.eus .
Udalak kanpaina hau antolatzen duenetik, 2010. urtetik, 360 espediente tramitatu dira Bermeoko Bake Epaitegian, beraz, aurten ere, hainbat herritarrek pausu hori ematera gonbidatzen ditu udalak, izena duenak izana du esaerari kasu eginez, euskaldunak, munduan, izateko.
Jaiotza, ezkontza eta heriotza inskripzioak euskaraz
Horrez gain, epaitegian aukera badago inskripzio hauek euskaraz egiteko: jaiotza, ezkontza eta heriotza-inskripzioak eta horretarako gonbitea ere egin gura da kanpaina honen bitartez.
010 (94 617 91 00)