Albistea
FREMAPek ohorezko aipamenaren ziurtagiria eman dio Bermeoko Udalari, 2014. urtean lan istripuak %70 gutxitu zituelako. Pedro Mari Elezcanok, FREMAPeko zuzendariak, Juan Karlos Agirreri, Bermeoko Langileria saileko zinegotziari, eman dio ziurtagiria gaur Bermeoko kultur etxean egindako ekitaldian.
Eurekin batera egon dira Gaizka Gervasi, laneko prebentzio teknikaria; Josune Gabantxo, langileria teknikaria; eta Iñaki Eladio FREMAPeko kidea. Agirrek Bermeoko Udalean laneko prebentzioak duen garrantzia azpimarratu du, eta arlo horretan lan egiten jarraituko dutela gaineratu du.
010 (94 617 91 00)