Albisteak

Albistea

Patinajea, 'Stand up paddle', eta 'Nordic walking', besteak beste, udako kirol eskaintzan

 

 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuaren aurtengo udako kirol egitarauak Bermeoko paisaiarekin gozatzeko jarduera anitzak eskainiko ditu, besteak beste, patinajea, SUP (Stand up paddle) eta Nordic walking. Horrez gain, urtero bezala hipopresibo eta, pilates-en ikastaroak ere izango dira, eta saio solteen barne honako kirolak egin ahal izango dira: akuagym, akua running, biking birt, biking monit, Stepbox eta GAP. 

Patinajeari dagokionez, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak azaldu duenez, hiru motatako ikastaroak egongo dira: hastapena umeak, hastapena helduak eta hobekuntza helduak. Ikastaroak hamar saiokoak izango dira, abuztuaren 6, 7, 8, 9, 13, 14, 27, 28, 29 eta 30ean, hain zuzen ere. Talde bakoitzean gehienez 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute. 

Stand Up Paddle (SUP)  8 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta ikastaroa udako hiru hilabeteetan egingo da, barikuetan 18:00etan eta zapatuetan 10:00etan. Ordu beteko saioak izango dira Bermeoko Portuan. Saio horietan parte hartzeko ezinbestekoa da uger egiten jakitea. 

Bestalde, aurten ere Nordic Walking martxa ipartarra egiteko ikastaroak ere antolatuko dira, eta horiek Bermeo Nordic Walking guneko lau ibilbideetatik egingo dira (Demiku, Arane, Almika eta Arranotegi). Ikastaro horiek uztailean (14 eta 28), abuztuan (4,11, 18 eta 25) eta irailean (22 eta 29) izango dira. 

Bastoiaren laguntzarekin egiten den martxa erregularra da Nordic walking-a; eta bere onurak asko dira; izan ere, osasunerako ona izateaz gain, paisaiarekin eta kulturarekin disfrutatzea ahalbideratzen du. Ikastaro horretan parte hartzeko ez da beharrezkoa jardueraren inguruko aurretiko ezagupenik izatea eta makilak barne daude. 

Horrez gain, hipopresibo eta pilates ikastaroetan parte hartzeko aukera egongo da Araneko kiroldegian. Saio solteei dagokienez, udako saio solteak honako hauek izango dira: akuagym, akua running, biking birt, biking monit, Stepbox eta GAP. 

Aipatutako ikastaroetan parte hartzeko Araneko kiroldegian eman behar da izena. Beraz, udan ere kirolarekin gozatzeko aukera zabala eskainiko du Bermeoko Kirol Patronatuak; gainera, ekintza asko kanpoan egingo direnez, Bermeoko mendiekin, kaleekin eta itsasoarekin gozatzeko aukera eskainiko dute. 

 

02 / 07 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0