Albisteak

Albistea

Bermeoko San Migel auzoko jaiak hasten dira eguenean, irailaren 29an

 

 

Bermeoko San Migel auzoko jaiak eguenean, irailaren 29an, hasiko dira eta domekara arte (urriak 2) hainbat ekitaldirekin disfrutatzeko aukera eskainiko dute, besteak beste, auzo ibilaldia, mus eta briska txapelketak, herri kirolak, umeen jokoak eta dantzaldia.

Horrela, eguenean, irailaren 29an, goizeko 10:00etan jaiei hasiera emango zaie txupinazoarekin. 12:30ean meza nagusia izango da eta ondoren hamaiketakoa eta trikitixarekin disfrutatzeko aukera egongo da. Arratsaldeko 17:00etan meza egongo da eta 18:00etan briska txapelketari hasiera emango zaio.

Irailaren 30ean, barikuan, 12:00etan meza izango da San Migel auzoan eta bukatutakoan pastak eta ardo goxoa. Gauean 21:00etan mus txapelketa ospatuko da.

Urriaren 1ean, zapatuan, arratsaldeko 17:00etan hasiko da festa umeen jolasekin eta 17:30ean herri kirolei hasiera emango zaie. 20:00etan  hirugihar frijitua dastatzeko aukera egongo da eta 22:00etan dantzaldia izango dugu.

Domekan, urriaren 2an,  auzo ibilaldia egingo da San Migelen eta ondoren, 15:00etan, auzo bazkaria izango da.

San Migeleko jaiak auzoko jai batzordeak antolatzen ditu Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Bermeoko Udalak San Migel auzoko bizilagunei jai zoriontsuak opa dizkie eta herritar guztiak gonbidatu ditu jaietan parte-hartzera.

 

27 / 09 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0