Albisteak

Albistea

Lamerako argiteria aldatzeko lanak egiten hasi dira

Bermeoko Udala Lamerako kale-argiak berritzen hasi da, eta horren eraginez, energia-kontsumoa ia %60 murriztea aurreikusten da. Proiektu honek udalerriak iraunkortasunarekin eta ingurumenaren zaintzarekin duen konpromisoa indartzen du. Hain zuzen ere, 197 argi-puntu aldatuko dira, Lamerako hiru gunetan.

Ekimen honekin, Bermeok etorkizun eraginkorrago eta arduratsuago baterako pauso bat eman du, espazio publikoen kalitatea hobetuz, emisioak murrizten eta energia aurrezten laguntzen duen bitartean. Aurrerapen honek inguruneari mesede egiteaz gain, egungo premiekin eta datozen belaunaldiekin konprometitutako kudeaketa ere islatzen du.

Aipatzekoa da, jarduera honek zerikusia duela 2021/241 (EB) Erregelamenduaren VI. eranskinean 026Bis etiketan agertzen diren baldintzak betetzearekin. Modu horretara, egiten den instalazio-jarduketak energia-kontsumoa, ia %60 murriztea ekarriko du. Bestalde, jarduerak "ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa errespetatuko du (do no significant harm - DNSH), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduan, 2021eko otsailaren 12koan, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa eta hura garatzeko araudia ezartzen dituenean, eta, bereziki, 2020/852 (EB) Erregelamenduan, inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzkoan, eta Europako Batzordearen Gida Teknikoan (2021/C 58/01), printzipio hori aplikatzeari buruzkoan, eta Kontseiluaren Betearazpen Erabakian (Espainiako berreskuratze- eta erresilientzia-planaren ebaluazioa onartzeari buruzkoa) eta haren dokumentu erantsian xedatutakoa betez.

Lanon aurrekontua 298.667,95 eurokoa da (BEZa barne), eta hiru hilabetetan amaituta egotea aurreikusten da. Jarduera hau  “2.2. jarduera, Lamera parkearen argiztapen inteligentea, azpiardatzaren barruan kokatzen da, eta era berean, Bermeoko Udalaren HELMUGAKO JASANGARRITASUN TURISTIKOKO PLANA 2023: Bermeo, helmuga ekoturistikoa: bertako natura- eta kultura-ondarea zaintzea eta balioestea (BERRESKURATZE-, ERALDATZE- ETA ERRESILIENTZIA-PLANA, EUROPAR BATASUNEKO FUNTSEK FINANTZATUTA-NEXT GENERATION EU) diru-laguntzen programaren baitan.

10 / 12 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0