Albistea
Bermeoko Udala ibilgailuek Alde Zaharreko oinezkoentzako gunera sartzeko behar duten baimen iraunkorrak berritzeko eta datuen eguneraketa egiteko prozesuarekin hasiko da. Berritze prozesua 2023 urte amaieran egin behar bazen ere, hobekuntzak egin asmoz, udala prestakuntza lanetan ibili da, maiatzean prozesuari hasiera emateko. Modu horretara, erraztasunak eman, egoitzatik ahalbidetu eta kudeaketa eraginkorrago bat posible egingo duen aplikazio berri bat sortu da.
Berriztatze prozesu hau, orain arte baimena izan duten honako erabiltzaileei aplikatzen zaie: Alde Zaharrean bizi direnak, Alde Zaharrean etxebizitza daukatenak, Alde Zaharreko garajeen erabiltzaileak eta herriko gremioak.
Datuen eguneraketa egingo denez, interesdunek dokumentu originalak aurkeztu beharko dituzte baimena berritzeko eskaera egiterako orduan. Berhaz bulegora hurbilduta aurkeztu daitezke dokumentuak, edota egoitza elektronikoan. Hurrengoak aurkeztu beharko dira:
Eskaerak bihar, maiatzak 1, hasi eta uztailaren 1era arte egin daitezke, eta tramitazio epea aste batekoa izango da. Ziurtagiri digitala daukaten horiei, eskaera egiteko egoitza elektronikoa erabiltzeko deia egiten die, “modu erraz batean egin daitekeelako”. Gainera, 010 telefono zenbakira deituta, behar dutenek, egoitzatik tramitea egiteko moduarekin zein eman beharreko pausuekin laguntza izango dutela azaldu dute, Berhaz bulegora joan beharra saihesteko.
010 (94 617 91 00)