Albisteak

Albistea

Kasinoko pintxoa Arrain Azokako XIV. pintxo lehiaketaren irabazlea izan da eta Akelarrek eta Kafe Loidxek 2. eta 3. saria lortu dute

 

Bermeoko Arrain Azokaren barne, aurten XIV. Pintxo lehiaketa egin da eta joan den zapatuan, maiatzaren 14an,  sukaldaritza munduko adituekin osatutako epaimahaiak  irabazleak aukeratu zituen. Horrela, Bermeoko Kasinoak egindako pintxoak irabazi du aurten pintxo lehiaketa. Akelarre tabernak bigarren saria lortu du eta hirugarrena Kafe Loidxerentzat izan da. 

Aurten, pintxo lehiaketan Bermeoko 22 tabernek parte hartu dute eta arrainarekin egindako kalitate handiko pintxoak eskaini dituzte. Horiek dastatzeko aurten ere pintxo lehiaketaren ibilbidea egin da. 

Pintxo lehiaketaren sari banaketa Bermeoko Arrain Azokan, zapatuan, maiatzaren 21ean, izango da eguerdiko 12:00etan Lamerako kioskoan. Bertan publikoak aukeratutako pintxo irabazlea ere jakinaraziko da eta iritzia eman duten bezeroen arteko zozketaren emaitzaren berri ere emango da. Egun berean pintxoak ikusgai egongo dira Azokako LOG gunean. 

Pintxo lehiaketa Eleizalde ikastolak Arrain Azoka Elkartearen babesarekin antolatzen du. 

16 / 05 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0