Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Gabonetarako ekintza programa oparoa prestatu du

  • Abenduaren 17tik urtarrilaren 5era arte musika, dantza eta bestelako ikuskizun ikusgarriak herriko taldeen eskutik izango dira ikusgai herrian.

Bermeon, 2023ko abenduaren 15ean.- Olentzero eta Mari Domingi bueltan dira eta beraiekin Gabon garaia. Horrela, egun berezi hauek behar bezala ospatzeko, Bermeoko Udalak ekintza programa potoloa prestatu du. Horrela, abenduaren 17an, Bermeon 2022an jaiotako umeen bertso-liburua aurkezteko jaia izango da Bermeoko Kafe Antzokian Motx pailazoaren ikuskizunak lagunduta. Gainera, Coro Rocieroren eskutik Gabon kanten emonaldia burutuko da Kasinoan eguerdi partean. Horrez gain, Bermeoko abesbatza eta Portugaleteko abesbatzaren eskutik, meza abestuaz  gozatzeko  aukera izango dute Almikako elizara hurbiltzen direnek.

Abenduaren 18 eta 20an, Sancti Spiritus zaharren egoitzan, Musika eskolako trikitixa eta pandero joleak “Gabon doinuak” plazaratuko dute.

Abenduaren 21ean, musikarekin jarraituz, Gospel kontzertua izango da Santa Maria elizan. Bertan, “Elvis Gospel” ikuskizuna aurkeztuko dute Karlos Etxaniz, Jon Imanol Etxabe, Olatz Otxoa eta Santi Romanonen ahotsek. Halaber, Abenduaren 22an Olentzerok eta Mari Domingik harrera egingo die herriko umeei Santa Maria elizpean 17:00etatik 19:00etara. Egun berean, Aita Mari eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeen aldeko Gabon kanten kalejira egongo da herrian zehar. Era berean, kantuzalea baldin bazara, ez duzu Kanta Kanta Lorue-n emanaldia galduko 20:00etatik 22:30etara, Goiko plazatik hasi eta kalez kale Lameraraino.

Abenduaren 24ean Olentzero eta Mari Domingiren harrera ekitaldiek hartuko dute protagonismoa. Goizez tanborrada, KIETB erraldoi txikien konpartsa, Kanta kanta Lorue, Josepa Kale Kale eta Ross dantza eskola arituko dira giroa berotzen. Arratsaldez ordea, Olentzero eta Mari Domingiren kalejirak, Alkartasuna Dantza taldea, Arrekatxutxa trikitilari taldea, Kankinkabara txistu taldea, Ross Dantza eskola, Bermeoko Abesbatza, Divenire Dantza eskola, eta Bermeoko Erraldoien Konpartsa izango ditu lagun.

Guzti hori gutxi balitz, abenduaren 25ean, Izaro Abesbatzaren eskutik “Eguberri meza abestua” izango da San Frantzisko elizan. Abenduaren 27an ordea, Bermeoko erraldoi txikietara hurbiltzeko eta probatzeko ate irekiak izango dituzte gaztetxoenek. Era berean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek “Ez gara jaitsiko” ikuskizuna plazaratuko dute Artza frontoian. Abenduaren 28an, musikarekin jarraituz, Gabon kontzertua izango dugu San Frantzisko elizan, Izaro abesbatzaren eskutik. Urtarrilaren 3an gainera, Bizkaibus Gabonak Tour izango dugu herrian, alegia, Errege Magoak ikusteko aukera izango dute gure txikienek frontoi aurrean. Ohiko legez, urtarrilaren 5ean Errege Magoen kabalgata irtengo da portutik arratsaldeko 18:00etan. Kabalgatan BUDEK, Gurutze Gorria, Divenire dantza eskola, Ross dantza eskola, Gaztelugatxe tanborrada taldea, KIETB eta Izaro Bikers taldeek parte hartuko dute, besteak beste.

15 / 12 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0