Albistea
Gabonak ate joka daude, askorentzat opariak erosteko garaia da, eta umeentzako jostailuen iragarkiak eta eskaintzak zabaltzen hasita daude. Modu horretara, Bermeoko Udalak Berdintasuna oparitzeko gida kaleratu du. Gida sarean aurkitu daiteke, Bermeoko Udalaren webgunean. Horrez gain, herriko ikastetxe guztietara bidali da eta gurasoen sareetatik ere zabaldu da, jostailu ez sexisten aukera bultzatu asmoz.
Guraso askok, tresnak behar izaten dituzte, horregatik, zenbait gomendio eta irizpide ematen dira gidan. Horretan, jolas eta jostailu sexistak, belikoak eta berdinzaleak zer diren azaltzen da, eta edozein jostailu erosi aurretik, buruari galdetu beharrekoak zehazten ditu.
Jostailuek izugarrizko garrantzia daukate haurren hezkuntza prozesuan. Ez dira bakarrik ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Jolasaren bitartez, haurraren garapen osoa eta euren garapen pertsonala hobetzeko gaitasun positiboak bereganatuko dituzte. Jostailuak berez, ez dira onak edo txarrak, hauen egokitasuna ematen diogun erabileraren araberakoa izango da. Jolas eta jostailu desberdinak erabiltzen, berezko generoari dagozkion ezaugarriak ezagutuko dituzte neskek zein mutilek. Ondorioz, generoaren araberako erabilerak, estereotipo sexistak barneratu, birproduzitu eta iraunaraztea ekarri dezake. Horregatik guztiagatik, Bermeoko Udalak Berdintasuna oparitzeko gida egin du, jostailu ez sexisten aukera bultzatu asmoz.
010 (94 617 91 00)