Albisteak

Albistea

Hipoteka eratzean abusuzko klausula baten ondorioz sortutako gastuen erreklamazio orriak Bermeoko Gizarte Ongizaterako Patronatuan eskura daitezke

 

 

Herritarrei kudeaketak errazteko helburuarekin, Bermeoko Gizarte Ongizaterako udal Patronatua (Areilza kalea 4) hipoteka eratzean abusuzko klausula baten ondorioz sortutako gastuak erreklamatzeko orriak banatzen ari da, eta, horrez gain, aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri ere ematen du.

Era berean, egoera hori pairatzen duten herritarrek zalantzaren bat badute edota informazio gehigarria behar badute, Bermeoko Gizarte Ongizaterako udal  Patronatuko kontsumo bulegoan hitzordua hartzeko aukera izango dute, eta behar duten informazioa emango zaie.

Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatutik azaltzen dutenez, Eusko Jaurlaritzak hipoteka eratzean abusuzko klausulak izan dituzten herritarrek erreklamazioak aurkeztu ahal izateko erreklamazio orri bateratu bat prestatu du. Orri hori www.kontsumobide.net webgunean eskura daiteke; baina, herritarrek, horrela nahi izanez gero, Bermeoko Gizarte Ongizaterako udal Patronatuan ere eskuratu ahal izango dute, eta, bertan, aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri ere emango zaie.

Hortaz, interesa duten herritar guztiek Bermeoko Gizarte Ongizaterako udal Patronatuan (Areilza kalea 4) hipoteka eratzean abusuzko klausula baten ondorioz sortutako gastuak erreklamatzeko orriak jasotzeko aukera izango dute astelehenetik barikura 9:00etatik 14:00etara.

11 / 04 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0