Albistea
Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta, ekainaren 16an, barikuan, arratsaldeko 19:00etan, Basker dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa ikusteko aukera izango dugu Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Aurkezlea Argibel Euba antropologoa eta Basker ikerketa lanaren egilea izango da.
Basker dokumentala Suediako telebista publikoak Euskal Herriari eta euskal kulturari buruz egin zuen 1963an. Argibel Euba etnologoak, EHUko Mikel Laboa Katedrari esker, dokumentu horiek topatu eta ikertu egin ditu.
Horrela, ekainaren 16an, Basker dokumentala ikusteko aukera izango dugu eta Argibel Eubaren aurkezpena entzuteko aukera ere bai. Sarrera dohainik da. Alkartasuna Dantza Taldeak herritar guztiak gonbidatu ditu aurkezpen eta proiekzio honetara, “oso interesgarria” izango delako.
010 (94 617 91 00)