Albisteak

Albistea

8-9 urteko haurrengan irakurzaletasuna suspertzeko irakurketa kluba abian jarriko du bermeoko udal liburutegiak

8-9 urteko haurrengan irakurzaletasuna suspertzeko irakurketa kluba ekimena martxan jarriko du Bermeoko Udal Liburutegiak hurrengo urtean. Ekimen hau 2015eko urrian hasi eta 2016ko maiatzan amaituko da. Hilero ordu beteko saioa izango da.

Saio horietan umeen gurariak, interesak eta fantasia pertsonalak abiapuntu hartuta, ariketak, jokoak eta dinamika ezberdinak egingo dira umeen irakurzaletasuna suspertzeko eta liburuekiko atxikimendua sortzeko.

Bermeoko Udal Liburutegiak azaldu duenez, irakurketa klubean “giro atsegina sortu nahi dugu, umeak gustura eta pozarren egotea,  umeengan liburuak irakurtzeko gero eta gogo eta jakin-min gehiago sortzeko helburuarekin”.

Ildo berean, azaldu duenez, umeek “liburutegia zertarako den eta nola erabiltzen den ikastea nahi dugu, apurka-apurka liburuak euren kabuz aurkitzeko gauza izan daitezen”. “Izan ere, irakurtzearekin disfrutatzen ikasten duten umeek arin hasten dira liburuz liburu ibiltzen, baina horretarako liburuak mota askotakoak direla jakin behar dute eta bakoitza aurkitzeko nora jo behar den ikasi”, gaineratu du.

Metodologia eta antolamendua

Saio bakoitza ordubetekoa izango da eta metodoaren oinarria denek parte hartzea da. Horretarako, saio guztietan izango dira hezkuntza eta dibertsioa uztartzen dituzten jarduerak. Dinamizatzaileak unitate didaktiko bat ekarriko du saio bakoitzerako.

Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Bermeoko Udal Liburutegira joan behar dira.

24 / 09 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0