Albistea
Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da barikuan, maiatzaren 29an, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan. Mendozak euskal ipuin tradizionalak kontatzen ditu baina baita gaur egungo idazle euskaldun zein atzerritarren ipuinak ere.
Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa ikasturte honetako azkena da.
010 (94 617 91 00)