Albisteak

Albistea

Euskadiko birgaiketa elkarte urbanistikoen batzarra gaur Bermeon

Euskadiko Birgaiketa Elkarte Urbanistikoen batzarra egin da gaur, barikuan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Horretan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko ordezkariek eta 12 elkartek parte hartu dute, Bermeoko Urigintz Barriztatze Elkartea, Beruala, barne. Izan ere, Berualak antolatu du aipatutako batzarra. 

Batzar horretan hainbat izan dira jorratu diren gaiak: eraikinen ikuskaritza teknikoa, birgaitze politikak, etxebizitza hutsak kudeatzeko programa, eta Alde Zaharrak eraberritzeko programak. 

Euskadiko Birgaiketa Elkarte Urbanistikoen batzarra sei hilero egiten da, eta aldi bakoitzean elkarte batek antolatzen du. Kasu honetan, Berualak antolatu du eta Bermeon izan da.

 

04 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0