Albistea
Sorgina Txirulina ipuin kontalariak ‘Hunkipuinak: Emozioei buruzko istorioak’ ipuin saioa eta tailerra eskainiko du, barikuan, urriaren 26an, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan.
Sorgina Txirulinari gehien gustatzen zaizkion bi gauza dira: musika eta ipuinak. Istorio bakoitzak musika estilo bat eta balore bat jorratzen du. Ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatzen ditu Sorgina Txirulinak eta bere saioetan baloreak transmititzen dira, eta, era berean, doinu ezberdinak ezagutzeko aukera aparta eskaintzen da.
Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da
010 (94 617 91 00)