Albistea
Aritzatxu hondartzako kantina, sorosleen gunea eta komunak birgaitzeko lanak bukatu dira eta martxan daude. Horrela, jadanik kantina irekita dago, sorosleak euren gunean daude eta hondartzako erabiltzaileek komunak ere erabili ahal izango dituzte, hain zuzen ere, bi komun, bat andrazkoentzat eta beste bat gizonezkoentzat, komunarekin eta dutxarekin osatutakoak.
Aritzatxuko kantinak joan den urteko denboralaren ondorioz kalte larriak pairatu zituen eta, nahiz eta hondartzako kalte nagusiak konpondu ziren eta hondartza erabilgarria izan zen joan den udan, kantinaren kasuan ezinezkoa izan zen.
Tramite guztiak egin ondoren, maiatzean hasi ziren kantinaren birgaitze lanak, Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanean aurrera eraman dituztenak, eta momentu honetan prest dago eraikina.
010 (94 617 91 00)