Albistea
-Bermeoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak antolatutako ekimena 18:00etan egingo da, Almikeko basetxean
Bermeon, 2023ko martxoaren 14an.- Bermeoko Udaltzaingoak urtero egiten duen "Baserrietan eta banakako etxeetan lapurretak saihesteko" kanpainaren barruan, aurten, hitzaldi bat antolatu da, lehenengo aldiz. Ekimena ostegun honetan izango da, martxoak 16, arratsaldeko 18:00etan, Almikeko basetxean.
Iaz oinezko patruilen bitartez, udaltzainak etxez-etxe joaten ziren zuzeneko aholkuak emateko eta informazio eskuliburuak banatzeko. Aurten, halaber, kanpaina indartzeko, hitzaldi bat ere emango da Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren eskutik, non aholku horiek sakonean aztertuko diren eta bertaratzen direnen zalantzak argituko diren.
Bermeoko Udalaren helburu estrategikoetako bat da Udaltzaingoaren gertutasuna lantzea Bermeo seguruago bat lortzeko bidean. Horretarako, oinezkoen patruilak indartzea ezinbestekoa da eta baita arloz-arloko informazio eta sentsibilizazio kanpainak egitea ere. Izan ere, herritarrarengandik hurbilago egotea ezinbestekoa da Udalak zerbitzu hau behar bezala eskaintzeko.
010 (94 617 91 00)