Albistea
Benito Ibarrolaza, Bermeoko alkateordea eta Zerbitzuetako zinegotzia, eta Amaia Elorza, Lurgintza zinegotzia, Bermeoko zazpi auzotako auzo alkateekin batzartu ziren joan den urtarrilaren 24an. Bederatzi auzoetako auzo alkateak deituta egon dira batzarrera, baina bik ezin izan zuten etorri.
Ibarrolazak eta Elorzak azaldu dutenez, batzar horretan hainbat gairen berri eman zen, eta auzo alkateen “iritziak, zalantzak eta ekarpenak ezagutzeko aukera izan genuen”.
Batzarrean landutako gaiei dagokienez, honako hauek izan ziren: Asiako liztorrak, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa zuzentzeko Plana (EKPZ/PRUG) landa eremuan, eta udal aurrekontuaren proposamenaren aurkezpena auzoei eragiten dien arloetan.
Ibarrolaza eta Elorzaren ustez, batzarra “oso positiboa” izan da, izan ere, “beharrezkoa da lehenengo eskutik auzo alkateen iritziak ezagutzea, eta elkarlanean aritzea”.
010 (94 617 91 00)