Albistea
Bermeoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan (OLHUI) Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egiteko aurre-matrikulazio epea ekainaren 4tik 15era zabalik dago. Ziklo horiek DBHko titulua lortu ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.
Datorren 2018-2019 ikasturtean honako ziklo hauek eskainiko dira: Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak (Elektromekanika). Ziklo horiek bi ikasturteko iraupena dute eta epealdi horren barruan enpresetako praktikak egiten dira.
Oinarrizko Lanbide Heziketa ziklo hauek Europako Gizarte Funtsak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Bermeoko Udalak kofinantzatzen dituzte.
Ikasketa horiekin ikasleek lortutako titulazioa ikasketa araututakoa da eta Lanbide Heziketako Lanbide Kualifikazioen katalogoaren barne sartuta dago; izan ere, balio akademikoa dauka eta baita lanerako balioa ere. Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortu ezkero, ikasleak Erdi mailako zikloetan matrikula daitezke <u>zuzenean</u>, beren ikasketekin jarraitzeko edo lan munduan sartzeko xedearekin.
Aurre-matrikulazio epea ekainaren 4tik 15era izango da eta matrikulazio epea uztailaren 12tik 18ra. Hortaz, izen-emate epea ekainaren 4ean, astelehenean, zabalduko da, 9:00etatik 14:00etara, Atalde 8an. Informazio gehiago nahi izan ezkero, deitu 946179175 telefono zenbakira
010 (94 617 91 00)