Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaltzaingoa eta Ertzaintza segurtasun uhalaren gaineko kanpaina burutzen ari dira egunotan

-Kontzientziazio kanpaina hau gaurtik apirilaren 2ra bitartean egingo da eta bere helburua da segurtasun uhalaren erabilera kontrolatzea

Bermeon, 2022ko martxoaren 27an.- Beste urte batez, Bermeoko Udaltzaingoak segurtasun uhalaren gaineko kanpaina bat abiarazi du. Aurten, nobedade gisa, Ertzaintzarekin batera burutuko da eta jada ohikoa denez, segurtasun uhalaren erabilera egokia egiten dela kontrolatzeko kontrolak egingo dira herriko puntu ezberdinetan. Ekimena gaurtik apirilaren 2ra bitartean burutuko da eta uhalaren erabilera kontrolatzeaz gain, kontzientziazioa ere bilatzen da.

“Urtean zehar Udaltzaingoak hainbat kanpaina burutzen ditu. Okasio honetan, Aste Santuko oporren hurbiltasuna aprobetxatuz, ekimen hau Ertzaintzarekin elkarlanean jarri dugu martxan jendeari ulertarazteko zein garrantzitsua den segurtasun-uhala erabiltzea. Kontrolak egiteaz gain, arriskuen berri ematen dugu eta liburuxka txiki bat ere banatzen dugu. Bermeo barruan segurtasun-uhala ere behar-beharrezkoa da, izan ere, autoa erabiltzen dugun bakoitzean segurtasun-uhala jarri behar dugu” azpimarratu du Aritz Flores Bermeoko Udaltzaingoaren buruak.

Gainera, Udaltzaingoak gogorarazten du, Bide Segurtasunari buruzko Legeak adierazten duen bezala, segurtasun-uhala ez erabiltzeak gidabaimenean 4 puntu galtzea dakarrela.

27 / 03 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0