Albisteak

Albistea

CITY DOWNHILL Euskadiko Txapelketa dala eta egongo diran TRAFIKO ALDAKUNTZAK ETA MOZKETAK

Urriaren 11an (domeka) infraestrukturen montaia egingo da eta 12an (astelehena) lehiaketa eguna izango da.

Trafiko aldaketa eta mozketak egun bietan izango dira, domekan eta astelehenean, kale kaltetuak honeek izango diralarik:

Talako Andra Mari kaleko trafiko sarbidea Tonpoi Bidea kaletik itxita egongo da, sarrera Txirritxa bidetik (futbol zelaiko alboko bidea) egongo da.

Alde Zaharra (orokorrean). Egun bi horreetan ezin izango dira garajeak erabili. Kale honeetako trafikoa itxita egongo da. Tonpoi bidea, Arresi (San Juan portale zatia), Doniene, Irakaskintza, Areilza, Aurrekoetxea, Intxausti, Bidebarrieta, Arana Goiri tar Sabin enparantza, Nardiz tar Jon, Arostegi, Talaranzko eta Ibarluzea tar Kosme.

Mesedez, istripurik ez inolako ezbeharrik ez izateko, jarriko diran trafiko seinale eta antolatzaileen aginduak bete.

Adierazi froga jarraitu ahal izateko Lameran pantaila erraldoi bat jarriko dala.

Lehiaketa dala eta kaltetutako biztanleei eragozpenak barkatzea eskatu gura deutsiegu eta herri guztiak ikuskizun honetaz gozatzea espero dogu.

 

 

 

 

 

 

 

 

09 / 10 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0