Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 15 pertsona kontratatuko ditu Busturialdeko Enplegu Planaren barruan.

Busturialdeko Udalek, Behargintza eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenaren bidez, Lanbideko diru-laguntza lortu dute Udal kontratazioak egiteko.

Busturialdeko Enplegu Planaren barruan,  hiru proiektu martxan jarriko dira eta aurrera eramateko Bermeoko Udalak, Busturiadeko Udalen izenean, 15 pertsona kontratatuko ditu.

Basoen  Erabilpen Anitza Proiektuan helburu nagusia, eskualdean basoen kudeaketak izan duen garrantzia berreskuratu nahi da eta eskaintzen dituzten erabilera anitzak ere indartu nahi dira. Erabilera anitz hauek iraunkortasun ekonomikoa, ingurugiroaren babesa eta gizartearen ongizatea hobetzera bideratuta egongo dira.

Ibili Ibilian Proiektuan Busturialdeko herrien ondareak balorean jarri nahi dira. Dauden ibilbide garrantzitsuenak garbitu eta  aztertu egingo dira eta Busturialdeko herrietan dauden ondareak, gizarteratzea turismoko ikuspuntu batekin.

LurBizi Proiektuari (bigarren fasea) dagokionez, Busturialdeko lehenengo sektorearen dinamizazioa eta gizartean elikagaien kontsumo arduratsua bultzatzeko proiektua da. Proiektuaren helburua da Busturialdeko lehenengo sektorea indarberritzea eta Tokiko Elikadura Jasangarria (TEJ) garatzea da. Elikadurari lotuta dauden fase guztiak landu nahi dira eskualdeko biztanleekin batera elikagaien produkzioan, transformazioan, salmentan, edo kontsumoan egon ahal diren gabeziak, arazoak, edo hobetu beharrekoak lantzeko eta zuzentzeko. Proiektuaren bigarren fasearen helburua, diagnostikoarekin  amaitzea, dinamizazioaren bidez sareak sortu ekoizleen artean eta ekoizle eta kontsumitzaileen artean eta Busturialdeko Elikatze Planaren diseinurako ildo estrategikoen hasierako aurrekina jorratzea.

Busturialdeko Enplegu Planeko proiektu hauek helburu bateratua dute,eta egingo diren diagnostikoak, helburu eta ildo estrategikoak eta hausnarketen atzean Busturialdean epe ertain batean lanpostuak sortzea da.

Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako  Behargintzak azaldu duenez, 15 kontratu hauek gutxienez hiru hilabeterako eta gehienez sei hilabeterako lanaldi osoan izango dira. Bilatzen diren profil  gehienak Nekazaritza eta Basogintza arloko ikasketak  dituztenak dira, baina Turismoa eta ikasketak ez dituztenentzako lanpostuak badaude ere.

Lanpostuen lan-eskaintzak Gernikako Lanbidek bideratuko ditu eta Lanbideko web orrialdean (www.lanbide.euskadi.eus) egongo dira eskegita nahi duenak ikusteko eta izena emateko. Lan eskaintzetan argitzen dira bete beharreko baldintzak eta  diru-laguntza Lanbidekoa denez, Lanbidek jarritako berezitasunak eta neurriak.

 

 

10 / 11 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0