Albisteak

Albistea

Bermeoko alkateak herritarrei udalaren gestioaren berri emateko agerraldia egingo du eguaztenean, otsailaren 15ean

 

Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, herritarrei Udalaren gestioaren berri emateko agerraldia egingo du hurrengo eguaztenean, otsailaren 15ean, Nestor Basterretxea Aretoan arratsaldeko 19:30ean. 

Bertan, Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, Udal Gobernuaren gestioaren berri emango du, martxan jarritako proiektuak azalduko ditu eta etorkizunean eginbeharrekoak ere zehaztuko ditu. 

Aipatutako gaiak azaldu ostean, herritarrek euren iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute, eta udal gobernuko kideak erantzuna ematen saiatuko dira. Hitzaldiaren helburua da “herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta gestioari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa izatea”.

Bermeoko Udalak bermeotar guztiak gonbidatu ditu agerraldian parte hartzera, “Bermeo, gure herria, danon artean eraikitzeko”.

 

09 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0