Albistea
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, eta Bermeoaldeko Behargintzaren kolaborazioarekin, lan saio bat antolatu du autonomo eta negozio txikiei zuzendua fakturazio elektronikoaren lege berrira moldatzeko. Tailerra azaroaren 2an, eguaztenean, izango da 13:30etik 16:30era Bermeoko Behargintzan eta parte-hartzaileek euren ekipamendu informatikoak ekarri behar dituzte.
Administrazio publikoaren hornitzaileak diren enpresak 25/2013 legearen arabera, administrazio publikoei bidalitako faktura guztiak formatu elektronikoa izan behar dutela kontuan hartuz, aipatutako “Fakturazio elektronikoa” izeneko tailerra antolatu da.
Lan saioan fakturazio elektronikoaren zerikusia duten arlo desberdinak eta faktura elektronikoak sortu eta bidaltzeko beharrezko aplikazioak aztertuko dira. Hortaz, honakoak izango dira tailerraren edukiak: aspektu legalak eta obligazioak, ziurtagiri digitalak eta sinadura elektronikoa, faktura elektronikoaren sorkuntza eta zaintza digitala.
Izena ematea Behargintzan izango da (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1. / Tel..: 94 617 91 90 / prospekzioa@bermeo.eus). Tailerra azaroaren 2an izango da Behargintzan eta data horretan ezin duten pertsonek Behargintzarekin kontaktuan jarri behar dira.
010 (94 617 91 00)