Albistea
Bermeoko Berton Elkarteak urtero antolatzen duen Merke-Merke azoka, martxoaren 10ean, zapatuan, izango da Taraskan. 15 saltoki inguru egongo dira eta horietan mota askotako produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, ume, gazte, gizon eta andrazkoentzako arropak eta oinetakoak, lentzeria, teak eta txokolateak, eta ile-apaindegiko produktuak.
Horrela, kalitatezko produktuak prezio ekonomikoetan eskuratu nahi dituzten pertsona guztiek Merke-Merke azokara bertaratu daitezke martxoaren 10ean, zapatuan, Taraskara , goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Merke-Merke azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eros daitezke. Horrela, martxoaren 10ean, zapatuan, pertsona guztiak Merke-Merke azokara gonbidatu dituzte.
010 (94 617 91 00)