Albisteak

Albistea

Segurtasuna bermatzeko eta itxura hobetzeko, zuhaitzen txorkoetan lanak egiten ari da Bermeoko Udala

 

Bermeoko Udala zuhaitzen txorkoen egoera hobetzeko lanak egiten ari da. Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, azaldu duenez, helburua bikoitza da; “batetik, txorkoen itxura hobetu nahi da, politagoak eta txukunagoak izateko; eta bestetik, lan horien bidez, irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu nahi dugu”. 

Horregatik, azaldu duenez, herriko 40 zuhaitzen inguruko txorkoen egoera hobetzeko lanak egingo dira, hain zuzen ere, Taraskan eta Lameran (autobus geltokiaren losan dauden zuhaitzetan, jolasgunearen ingurukoetan, San Migel eskaileren aurrekoetan…). 

Ibarrolazak zehaztu duenez, lan horiek egiteko harri birrindua eta kautxua erabiltzen da eta erretxinaren bidez itsatsita jartzen da. “Txorkoen itxura asko hobetzen da eta, gainera, segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzen ditugu”, adierazi du Ibarrolazak. 

Lan horien kostua 12.641,98 euro (BEZ barne) izango da eta lanak hurrengo astean bukatzea aurreikusten du Bermeoko Udalak. 

 

28 / 06 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0