Albistea
Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak; Leire Egiarte, Bermeo World Tuna Capital proiektuaren koordinatzaileak; Bermeoko bost kontserba enpresak eta herriko hainbat ostalarik urriaren 25ean topaketa batean parte hartu zuten Bermeoko arrantzaleen museoan. “Ekimen horren helburua izan da kontserbera eta enpresen arteko elkarlana sustatzea eta ekonomia lokala indartzea”, adierazi du Bidegurenek.
Batzarrean Bermeo World Tuna Capital ekimenari buruzko zehaztasunak azaldu zituzten Bidegurenek eta Egiartek eta proiektu horretan gastronomiak duen garrantzia azpimarratu zuten. Ildo horretan, “Bermeoko ostalariek herriko enpresen produktuen enbaxadore bihurtu daitezkeela” adierazi zuten.
Era berean, batzarra Bermeoko kontserbera eta ostalariak elkar ezagutzeko eta bakoitzaren eskaintzaren berri emateko ere aprobetxatu zen. Herriko kontserbera eta ostalarien arteko harremanak estutzeko aukera “ona” izan zen eta, horrela, balorazioa “positiboa” izan zen.
Bermeo Tuna World Capital elkartearen erronka da atunaren kudeaketa jasangarria maila orokorrean sustatzea, ezagutzaren eta jardunbide onen lidergoaren bitartez. Hiriburutzak zientziaren, arrantzaren, ezagutzaren, prestakuntzaren eta berrikuntzaren arteko lankidetza sustatu nahi du, ondare historikoa berreskuratu, kudeatu eta zabalkundea egiteaz gain. Gainera, egitasmoarekin, Bermeo herriaren garapen ekonomikoa eta soziala ere bultzatu nahi da.
010 (94 617 91 00)