Albistea
San Frantzisko herri ikastetxeko sarrera guztiak atzo, martxoaren 25ean, ireki ziren konponketa eta margotze lanak direla eta itxita egon ondoren. Horrela, herritarrek Bermeoko San Frantzisko herri ikastetxearen sarrera guztiak erabili ahal izango dituzte eta, aldi berean, bertan egindako arte lan orijinalak ikusteko aukera izango dute.
Sarrera horiek itxita egon dira joan den astean Bermeoko Udalak konponketa eta margotze lanak egiten ari zen bitartean, arte lan orijinalen bidez apainduz. Horrela, Esparru kaletik Bizkai Buru kalera doazen eskaileren kasuan, LGTB banderaren koloreekin margotu dira eta ‘Asko gutsut’ leloa jarri da, berdintasuna eta maitasuna aldarrikatuz.
Horrez gain, beste sarrera batzuetan itsasoa zein natura islatu dira eta beste sarrera batean koloretako arkatzak margotu dira. Era berean, ikastetxe guztia inguratzen duen hesiaren oinarria kolore ezberdinekin margotu da ere bai.
010 (94 617 91 00)