Albisteak

Albistea

Bermeoko zaharren udal egoitzan Guggenheim museoko boluntarioen programa

Bermeoko Udal Zaharren egoitzan aurten programa berri bat martxan jarriko dute, Guggenheim Bilbao Museoko boluntarioen programa, hain zuzen ere. Programa honen bidez bi hitzaldi eta tailer praktiko bat eskainiko zaie egoiliarrei eta bukaera emateko irteera eta bisita gidatua egingo dute Guggenheim museora. 

Horrela, lehenengo hitzaldia maiatzaren 7an izango da, eguenean, eta bertan ‘Salomon R Guggenheim Fundazioaren sorrera eta bilduma’ landuko da. Maiatzaren 14an, eguenean, izango da bigarren hitzaldia ‘Guggenheim Bilbao Museoa: arkitektura eta bilduma’ gaiari buruzkoa.  

Bestalde, maiatzaren 21ean, eguenean, aldi baterako erakusketak eta tailer praktikoa eskainiko dira. Guztiak  goizeko 10:30etatik aurrera izango dira Bermeoko Zaharren Udal Egoitzan eta gutxi gora behera 15 egoilek hartuko dute parte.  

Bestalde, Guggenheim museora irteera eta bisita gidatua maiatzean izango da ere bai, baina oraindik ez dago data zehaztua. Goizeko 10:30etik 14:30era izango da eta egoiliarrek museoa ezagutzeko eta egun polita pasatzeko aukera ezin hobea izango dute.

 

 

 

04 / 05 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0