Albisteak

Albistea

Bermeoko Erroxape emakume elkarteak jasoko du aurten Bermeoko Arrain Azokako Hegaluze saria

Aurten Arrain Azokak bezala 25 urte betetzen duen Bermeoko Erroxape emakume elkarteak jasoko du Arrain Azokaren Hegaluze Saria, elkarte honek Arrain Azokan “izan duten parte-hartze aktiboagatik eta inplikazioagatik urte guzti hauetan”, besteak beste, epaimahaiak adierazi duenez.

Hegaluze sariarekin ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritu nahi da, Bermeoren izena zabaldu eta goratu duenari edo herriaren alde lan egin duenari. Hegaluze Saria Itsuki Irratiak antolatzen du Arrain Azoka Elkartearen babesarekin.

Hegaluze sariari dagokionez, epaimahaiak azaldu duenez, Erroxape emakume taldeak aurten, Arrain Azokaren urte berdinak bete ditu, 25 urte, “eta urte horietan guztietan herriarengatik egin duten lanagatik zoriondu nahi ditugu”. “Erroxape taldeak hainbat ekimen antolatu ditu eta herriaren prozesu, ekimen eta ekitaldi ezberdinetan parte-hartze aktiboa izan du, besteak beste, Arrain Azokan”, nabarmendu du.

Era berean, Erroxape elkartea ia 500 emakumek osatzen dutela adierazi du epaimahaiak eta “emakumeen ahalduntzean lan bikaina” egin dutela. “Goraipatzekoa da gainera Erroxape emakume elkarteak izan duen eboluzioa ikuspegi feminista batetik”, adierazi du. “Horregatik guztiagatik aurtengo Hegaluze saria Erroxape taldearentzat izango da. Zorionak”

 

 

08 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0