Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak trafikoa, zirkulazioa eta bide-segurtasuna arautzeko ordenantza onartu du

           

 

Bermeoko Udalak, aho batez, trafikoa, zirkulazioa eta bide-segurtasuna arautzeko ordenantza onartu zuen atzo, azaroaren 28an, egindako Osoko Bilkuran. Horrela, ordenantza hori egun indarrean dagoen trafiko legeriaren arabera gaurkotzen da.

Ordenantza berriarekin Bermeon gehienezko abiadura orduko 30 kilometrokoa izango da eta, oinezko guneen kasuan, esate baterako, Alde Zaharra, orduko 10 kilometrokoa izango da gehienezko abiadura.

Horrez gain, karabanen eta autokarabanen erabilera arautzen da eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabilera ere bai (patinete elektrikoak, txirrindu elektrikoak, skuter elektrikoak…) .

29 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0